XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4.Garmendiak kontatzen duenez (1977: 166 hh.) paperak 1909 edo 1910ean erreak izan ziren; liburuak, ordea, Lasa familiaren Zelaa baserrian utziak, baina gerra baino pixkat lehenago, ikusteko aitzakiarekin norbaitek eraman omen zituen, gaur ez dakigularik non diren
Geratzen dena Garmendiak katalogatu du (eta Donostiako Elizbarrutiko Histori Artxiboan egon daiteke dagoenekoz), baina ez da bertan euskarazko ezer, katalogoa nolanahi ere beharbada interesgarria den arren Lardizabalen idatzien iturriak arakatzeko.
Halaz ere, ez dirudi, guri dagokigunez, historia sakratuzkorik dagoenik.
5. aste ta erdiko
lana izaki (aip. lan 338), nahitaez hasikina besterik ez dugu bertan aurkituko. Ondoren etorri den bakarra, F. Mendizabalen
Lardizabalen iturrien auzia erabakitzeke dago, ikerketan abiatzeko aztarna argi zenbait badugu ere.
Auzia, nonbait egotekotan eta beste hipotesirik agertu ezean, hiru izenetan datza: Larregi, Larregiren iturria izan zen Royaumonten liburua bera, eta Ubillos.
Larregi eta Ubillos, ordura arteko euskal historia sakratugile bakarrak, biak